Bihar goizean jokatuko dira Amañako pilota torneoaren finalak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar goizean jokatuko dira Amañako pilota torneoaren finalak
ETA KITTO 2023, Eka 09

Amañako dorreetako frontoiak bihar goizean, 11:00etan hasita, hartuko ditu Amaña es la Caña elkarteak antolatutako V. Esku-Pilota Txapelketaren finalak. Aurretik beste lau asteburutan jokatutako kanporaketatik irten dute final horietan izango diren pilotariak. Kanporaketa horiek Amañako frontoitik aparte Astelenan, Ipurua kiroldegian eta Altzubarrenen ere jokatu dira eta, guztira, 180 partaidetik gora izan dituzte. Edizio honetan inoizko parte-hartze zabalena izan da, Eibarko ordezkariekin batera, Elgoibar, Soraluze, Zaldibar, Elgeta, Azkoitia, Bergara, Antzuola, Deba, Oñati, Zumarraga, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Mallabiatik etorri zaizkigulako. Hori dela-eta, lau finaletan ez da eibartarrik izango.

Partiduak honako hauek izango dira: benjaminetan, Asurabarrena-Cruz (Zumarraga) vs Axpe-Mugarza (Oñati); alebinetan, Zubia-Urien (Arrasate) vs Areitio-Padilla (Zaldibar); nesketan, Zelaia-Betegi (Aretxabaleta) vs Lizarralde-Carretero (Oñati); eta, azkenik, infantiletan, Alberdi-Juaristi (Azkoitia) vs Mazhar-Ibabe (Aretxabaleta).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »