Bihar goizean Simon Aldazabal Sariaren 24. edizioa jokatuko da Orbetik igota

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar goizean Simon Aldazabal Sariaren 24. edizioa jokatuko da Orbetik igota
ETA KITTO 2019, Ira 14

Bihar goizean, 10:30ean Klub Deportiboaren aurretik irtenda, Simon Aldazabal Sari Nagusiaren beste edizio bat jokatuko da. Bost kilometro eta erdiko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek Orbe bidetik eta 09:30etik aurrera eman dezakete izena Deporren bertan. Arraten proba amaitzerakoan, lehenengo sailkatuek dagozkien sariak jasotzeaz aparte, beste hainbat sari ere banatuko dira helmugaratutako guztien artean. Markinan jaiotako Simon Aldazabalek Eibarko Klub Deportiboan eman zituen bere urterik onenak atleta moduan eta Elgoibarko Mugertza Krosa ere bereganatu zuen.  Iazko edizioan 42 parte-hartzaile izan zituen probak, euretako hiru emakumezkoak. Pello Osoro (28 minutu eta 5 segundo) eta Aitziber Urkiola (33 minutu eta 9 segundo, zortzigarren helmugan) eibartarrak izan ziren irabazleak. Klub Deportiboko atletismo batzordeak antolatzen duen proban parte hartzeko izen-ematea doan da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »