Bihar hasiko dira Kirol Patronatuak antolatzen dituen ikastaro gehienak

Bihar hasiko dira Kirol Patronatuak antolatzen dituen ikastaro gehienak
2021/08/31 eta kitto!
Bihar, irailaren 1ean, emango zaie hasiera Eibarko Kirol Patronatuak antolatzen dituen ikastaroei, umeen igeriketa ikastaroak ezin, irailaren 6an hasiko baitira. Aurrematrikula ekainean egin zen, baina oraindik badago aukera izena eman ahal izateko.

Kirol Patronatutik azpimarratu nahi dute COVID-19ari aurre egiteko neurri zorrotzak hartzen dituztela eta bere instalazioetan ez dela kutsatzerik izan.