Bihar jokatuko da futbol-zaletuen Ermuko eta Eibarkoen arteko finala

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar jokatuko da futbol-zaletuen Ermuko eta Eibarkoen arteko finala
ETA KITTO 2023, Ira 22

Oraindik pendiente zegoen 2022-23 denboraldiko azken partiduak bihar izango du hitzordua Unben. Normalean, behin herri bateko zein besteko txapelketak amaituta, liga irabazleen arteko lehia izaten da udako opor aurreko azken neurketa; oraingoan, baina, partidu hori atzeratu egin zen eta bihar erabakiko da horko garailea. Partidua Unben jokatuko da, goiko zelaian, 10:00etan hasita. Hori dela-eta, Xania Taberna Eibarko txapelduna izango da hasiberriko liga txapelketaren bigarren jardunaldian parte hartuko ez duena.

Aurreko asteburuan jokatutako lehen jardunaldian Xania bera (4-1 Malape Tabernari), Garajes Garcia (3-0 Adahi Eraieder-i), Bar Marem (3-1 BOJ-i) eta Baserri (1-0 Limpieza Ruedari) izan ziren garaile. Goletzaileen artean, bestalde, Xaniako Muniozgurenek hartu du aurrea, bi golekin. Bigarren jardunaldiko norgehiagokak honakoak izango dira, guztiak beheko zelaian jokatzekoak: bihar, 09:00etan Adahi-Malape, eta 10:30ean GastroGilda-Garajes; etzi, 09:00etan BOJ-Baserri, eta 10:30ean Rueda-Marem.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »