San Juan Sariaren 34. edizioa jokatuko da bihar Ipurua kiroldegiko igerileleku estalian 20:30etik aurrera eta, hori dela-eta, jendearentzat itxiko da arratsaldeko 19:15etik gaueko 22:00ak arte. Eibar Igerixan klubak antolatzen duen ekimen hori urtero egiten da sasoi honetan.