Bihur dezagun Ipurua gure gotorleku!

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihur dezagun Ipurua gure gotorleku!
ETA KITTO 2022, Ots 07

Ipuruak berebiziko garrantzia izango du taldearen lidergoa sendotzeko, eta Eibarrek hainbat ekimen jarri ditu abian gure gotorlekuan jokatzeke dauden bederatzi partidetara ikusle asko joatea bultzatzeko. Klubak Pack IpuruaX4 ezarri du datozen partidetarako (Fuenlabrada, Burgos, Amorebieta eta Lugo) sarrera bat erosteko, 50 euroren truke. Gainera, abonatuek laguntzaileentzako sarrera osagarriak erosi ahal izango dituzte 10 euroren truke. Publiko orokorrarentzako eserlekuek 10 eta 25 euro arteko prezioa izango dute. Azkenik, Eibarrek VIP gunerako sarrerak 90 euroren truke erosteko aukera aktibatu du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »