Bihurrik iaz irabazitako I. Mailako Aizkolarien txapela berretsi nahiko du domekan Bilbon

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihurrik iaz irabazitako I. Mailako Aizkolarien txapela berretsi nahiko du domekan Bilbon
ETA KITTO 2022, nov 25

Hodei Ezpeletak justu orain urtebete, iazko azaroaren 28an, jantzi zuen Euskal Herriko I. Mailako Aizkolarien artean jokatutako txapela eta balentria hura berriro errepikatzeko asmoz arituko da domekan, eguerdiko 12:00etan hasita, Bilbon jokatuko den final horretan. Berarekin batera izango dira sailkatutako beste bost aizkolari: Jokin Urretabizkaia “Basozabal”, Joxean Etxeberria, Xabier Zaldua, Luis Mari Txapartegi eta Iban Resano. Euskal Federazioak antolatutako txapelketa horretako finaleko parte-hartzaileek 12 enbor moztu beharko dituzte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »