Bikotea hirukotearen aurka Astelenako domekako pilota jaialdian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bikotea hirukotearen aurka Astelenako domekako pilota jaialdian
ETA KITTO 2020, Urt 17

Astelenak domekan 17:00etan hartuko duen jaialdian aspaldi jokatu gabeko partidu mota hartuko du, bertan bikote batek hirukoteari egingo diolako aurre. Neurketa horrekin hasiko da jaialdia: Elezkano eta Bikuña alde batetik eta Pello Etxeberria, Dario eta Tolosa bestetik. Jarraian binakako txapelketetako bi partidu jokatuko dira: jaialdiko nagusian lehen mailakoa eta, amaitzeko, promoziokoa. Aurrenekoan Jaka/Zabaleta sailkapeneko bikote liderrak indarrak neurtuko ditu Altunak eta Galartzak osatutakoarekin. Azken partiduan Zabala/Ruiz eta Salaberria/Garmendia izango dira, nor baino nor.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »