Bolunburu Memorialaren 71. edizioa jokatuko da domekan Arraten, Gipuzkoako Txapelketa jokoan dela

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bolunburu Memorialaren 71. edizioa jokatuko da domekan Arraten, Gipuzkoako Txapelketa jokoan dela
ETA KITTO 2022, Abe 16

Domeka goizean Bolunburu Memoriala krosa izango da jokoan Arrateko Olabeko zelaietan goizeko 10:30etik aurrera. Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Batzordeak antolatutako proba horretan Gipuzkoako kros txapelketak ere izango dira jokoan. Ohikoa denez, guztira zortzi lasterketa izango dira, adin eta maila desberdineko atletentzat prestatutako ibilbideekin. Lehenengoan 20 urtetik azpiko neskek, 16 urtetik azpiko mutilek eta Master gizonek hartuko dute parte, 3.800 metroko ibilbidea osatzeko. 10:55ean hasiko den bigarren proban 16 eta 18 urtetik azpiko neskek eta Master emakumeek hartuko dute parte, 2.800 metroko distantzia osatzeko. 11:15ean hasiko den hirugarrenean absoluo mailako eta 23 urtetik azpiko emakumeek hartuko dute parte, 18 eta 20 urtetik azpiko mutilekin batera, guztiek 5.100 metroko ibilbidea osatzeko. 11:40ean hasiko den laugarren lasterketan absoluto mailako eta 23 urtetik azpiko gizonezkoen txanda izango da, 8.500 metroko distantzia osatzeko. Horik aurrerako beste lau lasterketak atleta gaztetxoenentzat izango dira: 12:20ean infantil mailako nesken txanda izango da, 1.600 metro egiteko; 12:35ean maila bereko mutileiemango zaie irteera, gero 2.400 metroko ibilbidea osatzeko; 12:50ean alebin mailako neskak abiatuko dira, 1.200 metro egiteko; eta, azkenik, 13:05ean maila bereko mutilek 1.600 metroko ibilbidea osatuko dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »