Bost pelikula izango dira Coliseoko astebururako zine-programazioan

Bost pelikula izango dira Coliseoko astebururako zine-programazioan
2023/03/10 13:36 eta kitto!
Normalean lau pelikula eskaintzen badituzte, oraingoan beste bat ere izango da propina bezala zinezaleek aukera handiagoa izan dezaten. Aurreko bi asteburuetan ere bota zuten “Irati” euskal filmak oraingoan ere jarraituko du karteldegian. Berarekin batera, Martin McDonagh-en “Almas en pena de Inisherin” komedia beltza, Mariam Touzaniren “El caftán azul” homosexualitatearen inguruko drama eta Matt Bettinelli eta Tyler Gillet-en “Scream” beldurrezko sekuelaren seigarren kapituluak osatuko dute bihartik astelehenerako zine-programazioa, umeentzako edo familian ikusteko David Moreauren “King. Mi pequeño rey” animaziozkoarekin batera. Egun hauteako pelikula guztiak nahiko luzeak dira, guztiak ere pare bat orduko iraupena dutelako.