Boxeo olinpiko denboraldiko izarretako bi gaur Astelenan

Boxeo olinpiko denboraldiko izarretako bi gaur Astelenan
2019/06/14 08:53
eta kitto!
Gaueko 22:30etik aurrera Astelena frontoiak hartuko duen Sanjuanetako boxeo jaialdian boxeo eta sanda modalitateko bederatzi borrokaldiz gozatzeko aukera izango dute zaletuek. Gasteizko Euskobox Green taldeko Gazi Khalidov eta Abdelatif Tetef izango dira jaialdiko izen handienak, eta eurekin osatuko dute Euskadiko boskotea Kevin Saavedra Espainiako txapeldun ohiak eta Ermuko Amine Haissoul eta Mikel Mendigurenek. Kataluniako taldean Bernat Poeda, Jordi Perez, Sebastian Pino, Eduardo Torres eta Juan Ortiz izango dira. Sanda modalitatean Eibarko Gym Ttatt eta Ermuko Knockout taldeen arteko hiru borrokaldi izango dira: Sergio Osua eibartarrak Iker "Orue" izango du aurkari, Adria Wenceslaok Rafael Benito eta, azkenik, Josu de las Herasek Aitor Andreu. Aipatutakoez gain, emakumezkoen artekoa ere izango da jaialdian, Ainara eta Sandraren artean. Sanjuanetako boxeo jaialdiak 21. edizioa biziko du aurten eta sarrerak 15 eurotan daude (aulkietan) eta 12 eurotan (gradetatik ikusteko).