Brasilgo Eibar foball taldea azpitxapeldun izan da Euro Brasil txapelketan

Brasilgo Eibar foball taldea azpitxapeldun izan da Euro Brasil txapelketan
2021/10/25 eta kitto!
Orain dela urtebete Brasilgo Eibar foball taldeari buruz egin genuen berba ‘...eta kitto!’ aldizkarian. Harrobiko lana egiten du batez ere kolore gorriurdinekin jokatzen duen taldeak eta, ibilbide laburra izan arren, emaitzak lortu ditu dagoeneko. Izan ere, bigarren postuan amaitu du Euro Brasil txapelketa berriki.

Euro Brasil 17 urtez azpikoen txapelketa da eta Europako talde indartsuek Brasilen duten ordezkariek hartu dute parte bertan: Inter Academy (Italia), Academia Leões (Portugal), PSG (Frantzia), Academica Coimbra (Portugal) eta União (Brasil).

Eibarrek 2-0 irabazi zion Uniãori eta 3-0 PSG-ri, eta bina egin zuen Coimbraren kontra. Hain zuzen ere, Coimbra izan zen finaleko etsaia eta oraingoan eurak izan ziren nagusi, 4-5. Dena dela, Eibar ez zen esku hutsik joan etxera, Claudio Lucas atezainak lortu baitzuen txapelketako atezain onenaren saria eta Matheus Araujo izan zelako finaleko jokalari onena.

WhatsApp Image 2021-10-22 at 5.04.31 PM WhatsApp Image 2021-10-22 at 5.04.33 PM WhatsApp Image 2021-10-22 at 5.04.33 PM(1) WhatsApp Image 2021-10-22 at 5.04.33 PM(2)