Caja Rural-eko Ander Otegik irabazi zuen kadete mailako lasterketa

Caja Rural-eko Ander Otegik irabazi zuen kadete mailako lasterketa
2022/05/30 eta kitto!
Domeka goizean jokatutako Eibarko Txirrindulari Elkartea Sariaren bosgarren edizioan Caja Rural-Ikolan-Beasain nagsitu zen taldeka eta, horrez gain, bertako bi ordezkari lehenengoa eta hirugarrena izan ziren Urkizun kokatutako helmugan. Bost lagunen arteko esprintean jokatu zen kadeteen mailako proba horretako garaipena eta hor Otegik aurrea hartu zien Aritz Aranburu (Atracciones Sanz-Aitzaki), Ander Gonzalez taldekidea, Oier Arana (Ipar Maquina) eta Beñat Ilzarbe (Iruki-Donostialdea) ihesaldiko lagunei.

Boskoteak 1:40:10eko denbora egin zuen, osatu beharreko 68 kilometroak batazbeste orduko 40’732 kilometroko abiaduran. 92 txirrindularik eman zuten izena mendi-gainik gabe ere etengabeko igo eta jaitsi horrek ibilbidea exigentea egiten zuen proban; lasterketa polita izan zen eta, denboraldi honetan Txirrindulari Elkarteak antolatu dituen beste probetan bezala, eguraldiak ere berea lagundu zuen.