Senzala Euskadi taldeak capoeira klaseak emango ditu haur eta helduentzat Garua zentroan eta Mogel Isasin astelehenetan. Haur Hezkuntzako (HH) 3. maila eta Lehen Hezkuntzako (LH) 2. maila arteko umeek 17:00tik 17:45ra izango dituzte klaseak Garua zentroan, eta LH-ko 3. maila eta DBH-ko 2. maila artekoek 17:45tik 18:00ra toki berean. DBH-ko 2. mailatik gorakoek, bestetik, Mogel Isasin egingo dute capoeira 19.30tik 21:00era. Azken hauek hilean 30 euro ordaindu beharko dituzte eta gazteek hilean 23 euro. Izena emateko 637 55 29 48 telefonora deitu edo info@funeskolak.com helbidera idatzi daiteke.