Daniel Felipe Martínezek eskuratu du Itzulia 2022ko txapela eta Ion Izagirrek irabazi du etapa nagusia

Daniel Felipe Martínezek eskuratu du Itzulia 2022ko txapela eta Ion Izagirrek irabazi du etapa nagusia
2022/04/09 17:00
eta kitto!
Daniel Felipe Martínezek etapa zirraragarri eta ikusgarri batean irabazi du bere lehen txapela. Etapa garaipena Ion Izagirrek bereganatu du, lan bikaina egin eta gero. Etapa esprintean jokatu da; Ion Izagirre handiak garaipena lortu du eta Daniel Felipe Martínezek lortu du Itzuliaren 61. edizioa irabaztea.
Itzulia 2022ko edizioaren txapelak badu jabea dagoeneko: Daniel Felipe Martínez. Ion Izagirre liderrarengatik 11 segundora geratu da eta bigarrena izan da. Hirugarrena Vlasov izan da. Remco Evenepoel, azkenean, sailkapen orokorreko laugarrena izan da. Sailkapenetako liderrak honako hauek dira: Banakakoa: 1.: Daniel Felipe Martínez (63, IGD), 2.: Ion Izagirre (71, COF), 3.: Alexandr Vlasov (86, BOH), Mendia: Cristian Rodríguez (106, TEN), Puntuak: Daniel Felipe Martínez (63, IGD), Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST), Taldekakoa: Ineos-Grenadiers, Euskaldunik onena: Ion Izagirre (71, COF)
It