Irailaren 24ko txango hori Arantzazutik abiatuko da eta, Urbiara igo ondoren, 1.296 metroko Enaitz gailurra gainditu ondoren, azkenean Brinkolan amaituko da. Geratu barik dabiltza ikasturte berriaren hasiera honetan Mendi batzordekoak eta gaur bertan Artzaintza Naturbidearen 17. etapari ekingo diote. Interesatuek Deporreko bulegoetan jaso dezakete informazioa eta izena eman: martitzen eta eguenetan, 19:30etik 20:30era arte, edo bestela 943-201904 telefono zenbakira deituta.
#mendiadebaDeba BailaraDebabarrenaDepor
Gaiarekin zerikusia duten albisteak