David eta Lombraña irabazle Euskal Jaiko I. Pala Txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
David eta Lombraña irabazle Euskal Jaiko I. Pala Txapelketan
ETA KITTO 2022, Mai 30

Partidu borrokatua izan zen zapatu goizean Astelenan jokatu zen torneoaren finalekoa. Azpilikuetak eta Iosuk osatutako bikoteak gogor egin ziolako aurre azkenean garaile izan zen Davidek eta Lombrañak osatutakoari. Azken emaitza 25-20 izan zen azkenekoen alde, ordu eta erdiko iraupena izan zuen partiduan. Arrakastatsua izan da, beraz, torneo berri horretako lehenengo edizioa eta hurrengo urteotan berarekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute Eibarko Klub Deportiboko pilota batzordearen barruan pala arloaz arduratzen diren antolatzaileek. Bazen ordua horrelako zeozer antolatzeko gurean, orain arte kanpoko torneoetan (Iurretan etabar) parte hartu izan dutelako Eibarko bikoteek: “2019an antolatutako beste torneo batean hogei bikotek eman zuten izena”, dioskue.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »