Denboraldi amaiera arrakastatsua Eibar Rugby Taldeko gazteentzat

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Denboraldi amaiera arrakastatsua Eibar Rugby Taldeko gazteentzat
ETA KITTO 2023, Mai 16

Aurreko asteburuan jokatutako Gipuzkoako 14 urtetik beherako errugi ligako azken partiduan Eibar Rugby Taldea partaide duen ERT-ART-MRT taldea Zarauzko Beltzakoen aurka jokatu zuen, partidu zoragarria eskaini eta emaitza bikaina lortuz. Aipatutako talde biek, Txingudi eta Hernanirekin batera, aparteko lana egin dute denboraldi osoan. Azkenean, dena dela, eibartarrak nagusitu ziren, intentsitatea eta trebetasuna erakutsi zuten norgehiagokan.

Hurrengo denboraldiari begira, talde sendo baten bila dihardute klubeko teknikariak eta, horrekin batera, “goiko mailara pasatu eta talentu berriak hartzeko” asmoz dihardute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »