Denetariko emaitzak azken asteburuan Urbat Waterpoloko taldeen artean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Denetariko emaitzak azken asteburuan Urbat Waterpoloko taldeen artean
ETA KITTO 2023, feb 13

Senior mailako gizonezkoen B taldeak, joko bertikala eginez eta ideia argiekin jokatuz, 7-14 irabazi zuen Santoñan jokatutako proba bikainean. Ez zuten zorte bera izan asteburuan partiduak zituzten Urbat Waterpoloko beste bi ordezkariek. Kadete mailakoak penaltietan galdu zuen Orbean, Nautica Portugaleteren aurkako norgehigokan zortzina berdindu eta gero; penaltietan 4-1 eman zuen amore, bere bertsio onenetik urrun izan zen taldeak. Azkenik, Urbat-Donosti senior mailako emakumezkoen taldeak 7-12 galdu zuen Leioa B-ren kontrako partiduan. Jokalari gutxirekin eta tartean hutsune nabarmenekin jokatu arren, taldeak aurpegia eman zuen eta Nahia Gomez, Itsaso Molina, Alazne Ziarsolo eta Naroa Hernandez gazteek maila onean jardun zuten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »