Deporreko atletak Elgoibarko Mugerza krosean eta Euskadiko Master eta Konbinatuen txapelketan egon ziren

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Deporreko atletak Elgoibarko Mugerza krosean eta Euskadiko Master eta Konbinatuen txapelketan egon ziren
ETA KITTO 2022, Urt 13

Eibarko Klub Deportiboko lau ordezkarik hartu zuten parte aurreko domekan, lokatza eta euria nagusi zirela, Elgoibarren jokatutako 78. Juan Mugerza nazioarteko krosean. Hogei urtez azpiko mailan Kalaka Gonzalezek 21. postuan amaitu zuen proba, helmugan bigarren euskalduna izateko. Hamasei urtez azpikoetan, bestalde, hiru izan ziren parte hartu zuten eibartarrak: Alaitz Sanz, Ugaitz Gartzia eta Manex Gisasola (16., 26. eta 36. postuetan amaitu zutenak, hurrenez hurren).

Bestalde, Donostiako belodromoan jokatutako Euskadiko Master eta Konbinatuen txapelketan, Eibarko Klub Deportiboak hiru ordezkari izan zituen. Masteretan Iñigo Egidazuk urrezko domina eskuratu zuen 60 metro hesietan eta brontzezkoa 200 eta 400 metrotako lasterketetan, marka bikainekin guztietan ere, tartean Espainiako rankingean lehenengoko postua ematen diona. Konbinatuetan Kepa Markez eta Imanol Egidazu atletek hartu zuten parte eta biak dominekin itzuli ziren Eibarrera: Egidazuk urrezkoa irabazi zuen bitartean, Markezek zilarrezkoa bereganatu zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »