Deportiboko pilotariek Astelenan jokatuko dute gaur Gipuzkoako Txapelketako partiduak

Deportiboko pilotariek Astelenan jokatuko dute gaur Gipuzkoako Txapelketako partiduak
2022/11/11 eta kitto!
Astelena frontoiko lanak zirela-eta, orain arte etxeko partiduak inguruko herrietako frontoietan (batez ere Mendaron) jokatu behar izan dituzte Deporreko pilotariek, baina amaitu da ibilbide hori. Isasi kaleko egoitzara bueltatuta, Gipuzkoako Txapelketako hiru partidu hartuko ditu Astelena frontoiak gaur 18:30ean hasiko den jaialdian: lehenengoko biak buruz-burukoak izango dira, infantil mailan, eta hirugarrena binakakoa, jubeniletan. Hasteko, Aratz Amillategik Bergarako Montalboren aurka jokatuko du eta, jaraian, Aleix del Rey-k Zestoako Alberdi izango du aurkari. Jaialdiarekin amaitzeko, Ibarrak eta Caramanzanak osatutako bikoteak Larrañaga-Lizaso Azpeitiakoari egingo dio aurre. Ez da gaurkoa asteburu honetako jaialdi bakarra, domekan, goizeko 11:30ean hasita, senior mailako eskuz binakakoa ere izango delako. Hor Azkargorta-Conde etxeko bikoteak Ataungo ordezkariak hartuko ditu Katedralean.