Domeka eguerdiko Eibar-Espanyol partidurako sarrerak salgai

Domeka eguerdiko Eibar-Espanyol partidurako sarrerak salgai
2019/09/11 eta kitto!
Gaur jarriko dira salgai Ipuruan jokatuko den denboraldiko lehen partidurako sarrerak. Prezioak honakoak dira: tribuna nagusia / ipar erdikoa, 35 euro; tribuna nagusia / ipar A aldea, 30 euro; tribuna nagusia / ipar B aldea, 25 euro; tribuna gol ekialde/mendebalde, 20 euro; eta umeak, 10 euro. Berrikuntzarako egindako obrak direla-eta, klubetik zaletuei eskatzen zaie denboraz joateko partidura. Partidurako euren jarlekua liberatu nahi dutenek 943-201831 telefono zenbakira deitu dezakete edo socios@sdeibar.com helbide elektronikora idatzi.  Bestalde, Mendilibarren taldeak gaur estreinatuko da Ipuruako zelaian domeka eguerdian, 12:00etan, talde kataluniarren aurka jokatu beharreko partidurako zelai berriarekin familiarizatzen hasteko.