Domekako Malaga-Eibar partidurako sarrerak salgai daude Orsaixango arreta-bulegoan

Domekako Malaga-Eibar partidurako sarrerak salgai daude Orsaixango arreta-bulegoan
2022/10/24 10:56
eta kitto!
Domeka arratsaldean, 16:15ean hasita, La Rosaleda zelaian jokatuko den Malaga eta Eibar FT-ren artean jokatuko den partidurako sarrerak salgai daude 15 eurotan Orsaixan-en. Andaluziako taldeak 100 sarrera bidali ditu, gune bisitariarenak dira eta barixakura eguerdira arte egongo dira salgai, 12:00ak arte. Sarrerak eskuratzeko unean bertaratuko den pertsona bakoitzaren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.