Domekan Everestera igo zen Euskal Espedizioa omenduko dute Arraten

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Domekan Everestera igo zen Euskal Espedizioa omenduko dute Arraten
ETA KITTO 2020, Uzt 03

Orain dela 40 urte euskaldunek Everesteko gailurra egin eta gero, Kalamuara igo eta, ondoren, Arraten omenaldia egin zioten Euskal Espedizioa osatu zuen mendizale taldeari. Urtemuga hori gogoan, Gu ere bai! ekimenak, Eibar eta inguruko mendizaleekin batera, antzerako ekitaldia antolatu du domekarako. Antolatzaileen berbetan, “Everest gogoratu eta orduko irudiak eta afitxak eskuratu ditugu eta aurten ere antzerako omenaldia egitea pentsatu dugu”. Lehen hitzordua goizeko 09:00etarako egin dute antolatzaileek, Arraten. Ordubete geroago, 10:00etan, Kalamua mendi tontorrean elkartuko dira toki ezberdinetatik abiatuko diren mendizaleak eta, ondoren, 13:00ean hasiko da 1980ko Euskal Espedizioa omentzeko ekitaldia Arraten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »