Domekan hasiko du Eibar Rugby Taldeak Iberdrola Ligako bigarren fasea

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Domekan hasiko du Eibar Rugby Taldeak Iberdrola Ligako bigarren fasea
ETA KITTO 2021, Api 23

Denboraldi honetan Ohorezko Mailan debutatu duen Eibar Rugbyko emakumezkoen taldeak estreinaldi bikaina egin eta, hirugarren postuarekin Iberdrola Ligako Top-4a jokatzeko txartela eskuratu ondoren, asteburu honetan bertan, domekan, ekingo dio bigarren fase horri.

Orain ligako goren-gorenean sailkatutako beste hiruren aurkako partidu ezin borrokatuagoak jokatu beharko dituzte, neurketa zailak edonondik begiratuta ere. Hasteko domekan Madrilgo Cisneros hartuko dute Unben, Ligako estreinaldian aurkari izan zuten taldea hain zuzen. Eta hurrengo bi asteburuetan kanpoan jokatzea egokitu zaie eibartarrei: maiatzaren 2an Madrilen izango dira, Majadahondari aurre egiten, eta hilaren 8an Sevillan, orduko hartan Cocos Sevilla aurrean dutela.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »