Eduard Prades txapeldun 41. Valentziaga Oroitzarrean

Eduard Prades txapeldun 41. Valentziaga Oroitzarrean
2012/04/02 00:00
eta kitto!

Mopesa taldeko Eduard Prades-ek jantzi zuen txapela atzoko Valentziaga Oroitzarrean. Bigarrena helmugaratzen bere taldekide Airán Fernández izan zen eta hirugarrena, berriz, Borja Abasolo. 165 kilometroko ibilbidean ihesaldiak izan ziren protagonista: Elgetara igoeran amaitu zen ihesaldian tropelari sei minutuko aldea atera zioten. Ixua eta San Miguel igotzen lortutako abantaila nahikoa izan zuen Prades-ek lehenengo postuan helmugaratzeko. Edizio honetan, Armeria Eskolako mendeurrena dela-eta, maillot berezia jantzi du txapeldunak. Argazkiak ikusteko, hemen sakatu.