Egungo Ligako txapelduna hartuko du etzi Eibar Rugby Taldeak Unben

Egungo Ligako txapelduna hartuko du etzi Eibar Rugby Taldeak Unben
2022/10/07 eta kitto!
Aurreko asteburuan hasitako Ligako lehen jardunaldian Majadahondan galdu eta gero, Ohorezko Ligan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak beste “koko” handi bat izango du aurrean domekan Unben jokatuko den partiduan. Sevillako taldearen izenak berak ere horrela dio: Corteva Cocos. Hori gutxi balitz, egungo Ligako txapelduna da talde andaluziarra eta lehen jardunaldian Pozueloko Olimpicori 29-12 irabazi zion. Partidua eguerdiko 13:00etan hasiko da, eta aurretik ere eibartarrentzat neurketa izango zenak baditu zailtasun handiagoak izateko aukera, Aleu Cid jokalari garrantzitsua lesionatuta baitago