Ehiza txikiko Dianako eta eskualdeko txapelketak jokatu ziren asteburu berean

Ehiza txikiko Dianako eta eskualdeko txapelketak jokatu ziren asteburu berean
2022/09/16 eta kitto!
Bezperako saioan, zapatuan, Diana elkarteko 18 kidek hartu zuten parte Zambranan. Senior mailan Iñigo Gisasola izan zen irabazle, zortzi eperrekin. Eta nagusietan Kiko nagusitu zen, bost eperrekin, Jose Luis Gisasolaren aurretik. Hurrengo egunean, domekan, Debabarreneko txapelketa jokatu zen, Deba, Mendaro, Elgoibar eta Eibarko parte-hartzaileekin. Seniorretan Arkaitz Egaña izan zen onena, bederatzi eperrekin, eta berarekin sailkatu ziren Diana elkarteko Jose Luis Ferreira (seirekin), David Conde (bostekin) eta Dianako Iñigo Gisasola (lau eper eta galeper batekin). Nagusietan Jose Mari Egaña izan zen irabazle, bi eperrekin, eta berarekin sailkatu zen baita Jose Luis Gisasola eibartarra, batekin.  Eta nesketan Leire Egañak irabazi zuen proba, bi eperrekin. Hiru lehenengoek urriaren 2an Zambranan jokatuko den Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuten.