Eibar Energia Hiriko Mikel Mujika Gipuzkoako txapeldun

Eibar Energia Hiriko Mikel Mujika Gipuzkoako txapeldun
2019/06/21 eta kitto!
Legazpiko txirrindularia bederatzigarren helmugaratu zen Ataungo San Martin Probaren LV. edizioan eta 23 urtetik beherako mailako Gipuzkoako txapela jantzi zuen. Horrez gain, Eibar Energia Hiriko txirrindulariak Euskaldun Torneoaren lidergora egin du jauzi, Laboral Kutxako Mikel Paredesi aurrea hartuta. Txapelak jokoan ipinitako lasterketa gogorra izan zen oso eta, izena eman zuten 168 parte-hartzailetik, bakarrik 66 helmugaratu ziren 125 kilometroak bete ondoren. Mikel Mujika Eibarko Klub Deportiboko txirrindularitza taldearen ordezkari nagusiena da sailkapen guztietan.