Eibar Errugbiaren kanpusa arrakastatsua izan da

Eibar Errugbiaren kanpusa arrakastatsua izan da
2021/07/15 eta kitto!
Hainbat eskualdetik etorritako 25 jokalarik hartu dute parte lau egunez Eibarren izandako kontzentrazioan, bertan jarduera, entrenamendu, teknika, lasterketa eta gimnasia-teknika hobetzeko lanetan. Gure herria errendimendu handiko gunea izateko helburuarekin, aurten gainera Eibarko Udalaren babesa ere izan dute antolatzaileek.

Parte-hartzaileak entrenatzen Amaia Erbina eta Anne Fernandez de Corres izan dira, eta staff teknikoan honakoak hartu dute parte: Lea Etxebarrieta kanpuseko koordinatzaile lanetan, Cristina Guntin Eibar Rugbyko seniorren entrenatzailea kirol arloa kudeatzen, Raquel Fraguas prestakuntza fisikoaren ardura eramateko eta, azkenik, Ainhoa Llorente fisioterapiaren arloa gidatzen. Kanpusean, errendimendua maila gorenera egokitzeaz gain, beste hainbat jarduerei heldu diete: surf klaseaz, nutrizio- eta kirol-soziologia-hitzaldiez...