Eibar Eskubaloiak bihar hasiko du denboraldia

Eibar Eskubaloiak bihar hasiko du denboraldia
2019/09/20 eta kitto!
Aitor Telletxea zentrala hiru urtez pistetatik kanpo egon ondoren bueltatuko da Somos Eibar Eskubaloira eta Victor Uriarte hainbat urtetan JD Arrateko atezaina izandakoa atezainak prestatzeko ardura hartuko du. Aipatutako biei Eneko Garetxana ere gehitu zaizkie, denboraldi berriaren proiektuan laguntzeko asmoz. Eskubaloi lehen taldeak bihar hasiko du liga Ipurua kiroldegian, 18:30ean maila horretara igo den Avefor Huesca, herri horretako bigarren taldea hartuz.

Aurredenboraldi bikaina egin dute eibartarrek, partidurik galdu gabe. Ez eurek bakarrik, Eibar Eskubaloiko beste taldeek ere maila bikaina erakutsi dutelako orain arte jokatutako lagunarteko partiduetan. Azken asteburuan, esaterako, emakumezkoen lehen taldeak Urolari 13-21 irabazi zion Zumarragan; Haritza gizonezkoen bigarren taldeak 26-38 garaitu zuen Loyola Zumarragan baita, Unai Santosen 15 golekin; jubenil mailako nesken taldeak 15-27 irabazi zuen Zarautzen; kadeteen mailako lehen talde biak ere garaile izan ziren, neskak 8-28 Zarautzen eta mutilen Tekniker 13-39 Zumarragan.