Eibar Eskubaloiaren ekitaldia gaur arratsaldez Arraten

Eibar Eskubaloiaren ekitaldia gaur arratsaldez Arraten
2020/09/07 eta kitto!
Arrate bezpera dela aprobetxatuz, Eibar Eskubaloiak ohore egingo dio J.D. Arrateri lore eskaintza eginez Arrateko Amari. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta, jarraian, santutegiaren kanpoaldean Eibar Eskubaloiaren eta Eibar Kirol Elkartearen arteko elkarlana aurkeztuko dute. Horrela, Eibar Eskubaloiari egokitutako denboraldi berrirako Eibar KE-ren bigarren ekipazioa izango dena erakutsiko da; J.D. Arrateren omenez kamiseta horrekin jokatuko ditu Eibar Eskubaloiak Euskadiko Kopako hurrengo hiru neurketak. Azkenik, Eibar Eskubaloiak 2020-21 denboraldirako kamiseta berriak aurkeztuko ditu, Eibarren ilusioz betetako eskubaloi proiektuaren berri emateaz gain; horko babesle nagusi bezala inkorporatu dira Hierros Servando, Grupo Mecalbe eta Inmobiliaria Loiola (Altuna eta Uria).

Ekitaldian izango dira, beste batzuen artean, Gaizka Bilbao Eibar Eskubaloiko presidente eta J.D. Arrateko jokalari eta entrenatzaile-ohia, Jon Ander Ulazia Eibar KE-ko zuzendari orokorra, Jon Mikel Lejardi Eibar Eskubaloiko presidenteordea eta J.D. Arrateko jokalaria izandakoa, Mikel Larrañaga Eibar KE-ko Fundazioaren presidenteorde eta J.D. Arrateko direktibakoa izandakoa, Aitor Fernandez Hierros Servandoko zuzendari orokorra eta Amaia Alcoba Grupo Mecalbeko finantza-zuzendaria.