Eibar Eskubaloiko lehen taldeak balentria egiteko asmoz hartu du hegazkina

Eibar Eskubaloiko lehen taldeak balentria egiteko asmoz hartu du hegazkina
2021/06/04 eta kitto!
Lanzarotera asteburu pasa! Egiatan ez dago halakorik, baina ea zortea duen lehen taldeak eta gaurtik domekara luzatuko den igoera fasean garaile irten eta zertxobait ospatzeko aukera duen. Aurretik lana gogotik egin beharko dutelako, egunero partidua jokatu eta, azkenean, multzoko lehena izan behar dutelako igoera lortzeko.

Zilarrezko Ohorezko mailara igotzeko aurkariak honakoak izango dira Fernando Fernandezen aurkariak: etxean jokatuko duen Gourmet Ampate Lanzarote gaur 21:30ean, BM Soria bihar 18:30ean eta Agustinos Alicante etzi goizean, 11:00etan.

Neurketa bakoitza streaming bidez Youtuben zuzenean jarraitu daitezke:
Gaurkoa: https://www.youtube.com/watch?v=L8y7zgNMDyA
Biharkoa: https://www.youtube.com/watch?v=sfKKwL3RTaQ
Domekakoa: https://youtu.be/KiK3x3yq2tw