Eibar eta Realak martxoaren 10ean jokatuko dute atzeratutako partidua

Eibar eta Realak martxoaren 10ean jokatuko dute atzeratutako partidua
2020/02/19 eta kitto!
Eibar FT eta Realak martxoaren 10ean, martitzena, 20:00etan, Ipuruan jokatuko dute Zaldibarko zabortegiaren lur-jausiaren ondorioz bertan behera utzi zuten partidua. Luiziaren ondorioz sortu zen sutearen eraginez dioxina eta furano maila handiak aurkitu zituzten airean eta, Osasun Sailaren gomendioak jarraituz, Espainiako Foball Federazioak, Ligak eta talde biek otsailaren 16an jokatu behar zen 24. jardunaldiko partidua atzeratzea erabaki zuten. Orain, Lehiaketa Batzordeak hala erabakita, data berria zehaztu dute.