Eibar foball taldeko jokalariek gaur hasi dituzte entrenamenduak Atxabalpen

Eibar foball taldeko jokalariek gaur hasi dituzte entrenamenduak Atxabalpen
2020/06/09 14:10
eta kitto!
Eibar foball taldeak gaur hasi ditu asteko lan saioak Atxabalpen. Mendilibarren mutilak domekan itzuliko dira lehiaketara, Real Madrilen aurka, Alfredo Di Stefano zelaian jokatuko den norgehiagokan.

Gaurtik hasita eta zapatura arte, jokalariak Atxabalpen entrenatuko dira, eguenean izan ezik. Egun horretako lan saioa Ipuruan izango da. Eguneko entrenamenduan jokalariek, ariketa fisikoez gain, partidilloak egin dituzte zelai erdira, zortziko taldetan. Jose Luis Mendilibarrek taldeko jokalari guztiak izan ditu bere aginduetara, Ivan Ramis izan ezik. Horrez gain, filialeko zenbait jokalarik osatu dute deialdia.