Eibar FT - Bartzelona bihar 12:00etan Unben, Fuenlabrada - Eibar FT 19:00etan Madrilen

Eibar FT - Bartzelona bihar 12:00etan Unben, Fuenlabrada - Eibar FT 19:00etan Madrilen
2021/11/05 12:03
eta kitto!
1. Mailako Iberdrola Ligako partidu zailenetarikoaren aurrean izango da bihar Ana Junient-ek zuzentzen duen taldea, gaur egungo Europako txapeldun eta Ligako lider ezin sendoago Bartzelona ahalguztiduna izango baitu aurkari Unben, eguerdiko 12:00etan hasiko den norgehiagokan. Eibartarrek behar zituzten hiru puntu garrantzitsu irabazi zituzten Madrilen aurreko asteburuan, ustez indartsuagoa zen taldeari 1-3 irabazita. Puntu horiei esker sailkapenaren azken postuetatik kanpo daude eibartarrak, jakinik kataluniarren aurka zaila izango dutela punturik eskuratzea.

Gizonezkoen 2. Mailan, bestalde, Gaizka Garitanoren mutilek Fuenlabradan izango dute hurrengo erronka, hauek ere bihar, baina arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sailkapenarren erdialdean dagoen Madrilgo taldean jokatzen du Pedro Leon hainbat denboralditan Eibar FT-arekin jardundakoak. Eibartarrek, bestalde, bigarren postuari eusteko asmoarekin zelairatuko dira, eguaztenean azken unean Oviedo gainditu eta gero, oso neurketa zailean.