Atzo Malagan Quiquek sartutako golak eta, atzean hainbeste baja izanda, inolako golik ez hartzea indar berezia eman ahal dio Eibarko taldeari aste honetan izango duen erronkari aurre egiteko. Eibar FT-k 21. minutuan lortu zuen gola eta izan zituen beste aukera batzuk ere bigarena lortzeko; bigarren zatian, bestalde, joko trinkoa erakutsiz, estutasunik gabe heldu zion markagailuari. Merezimenduzko hiru puntu horiekin, Garitanorenak sailkapeneko postu gorenetara hurbildu dira eta play-offetako postuetan dutugu honezkero.
Baina ez dago atseden hartzeko denborarik, etzi Lugo izango baita bisitari Ipuruan 19:00etatik aurrera. Eguazteneko partidu horretarako, gaur goizean aritu dira eibartarrak Atxabalpen eta bihar egingo dituzte azken prestakizunak toki berean, baina arratsaldez, 17:00etan hasita. Ipuruako partiduaren ondoren, eibartarrek goiko postuetarako partidu garrantzitsua jokatu beharko dute Kanariar Uharteetan, Las Palmas gaur egungo liderra (Alavesekin berdinduta) izango baitute aurkari domekan, 17:30etik aurrera.
#Eibar FT#Eibar KEfoballaSD Eibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak