Eibar KE-k 0-2 irabazi zuen Calahorran aurredenboraldiko lehenengo partiduan

Eibar KE-k 0-2 irabazi zuen Calahorran aurredenboraldiko lehenengo partiduan
2022/07/18 09:28
eta kitto!
Partiduaren 16. minuturako lortutako bi golei esker, eibartarrek garaipen erraza eskuratu zuten Calahorran. Javi Muñozek 14. minutuan eta Corpasek 16. lortutako golekin nagusitu zen Garitanoren taldea RFEF 1. Mailako Errioxako taldearen aurrean.

Hasteko taldeak iazko hamaikakoaren oso antzerakoa atera bazuen ere, bigarren zatian Eibarrek ekipo guztia aldatu zuen, jokalari berriei aukera emanez. Horrela, Yriarte, Iñigo Martin, Troncho, Piriti eta Alvaro Roncal filialeko jokalariekin batera, Imanol, Rios Reina eta Matheus jokalari berriek debutatu zuten. Franchuk ere bere lehenengo partidua izan zuen gainditu duen lesio larriarengatik sendotu eta gero.