Eibar KE-k 1. Maila Federazioko lidergoa eskuratu du laugarren garaipena jarraian eskuratuta

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar KE-k 1. Maila Federazioko lidergoa eskuratu du laugarren garaipena jarraian eskuratuta
ETA KITTO 2022, oct 18

Yerai Martinek prestatzen duen taldeak 3-1 irabazi zion Athletic-eko bigarren taldeari Unben eta, modu horretan, bakarrik geratu da multzoko sailkapenaren lidergoan. Andrea Alvarezek aurretik jarri zuen talde armagina 14. minutuan eta bigarrengoaren 59.ean ane Camposek bigarrena lortu zuen. Handik gutxira bilbotarrek aldea murriztu badute ere, denbora ia beteta zegoela Laura Caminok hirugarren gola sartu zuen. Domekan ligaren amaierarako garrantzitsua izan daitekeen partidua izango dute eibartarrek Iruñean, aurreko denboraldietan igotzetik gertu izan den Osasuna zain izango dutelako Tajonarren arratsaldeko 16: 00etan hasiko den partiduan. Une honetan Eibar KE-k bi puntu ateratzen dizkio Bartzelona B-ri eta hiru aipatutako Osasunari eta Deportivori.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »