Eibar FT-k 2. B mailako Las Rozas izango du aurkari Kopako bigarren kanporaketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar FT-k 2. B mailako Las Rozas izango du aurkari Kopako bigarren kanporaketan
ETA KITTO 2020, Abe 18

Gaur eguerdian egindako zozketaren arabera, Mendilibarren taldeari Madrilgo Las Rozas egokitu zaio Kopako hurrengo kanporaketan. Ez da aurkari erraza izango, aurreko kanporaketan azken txapelketan finalerdietara heldu zen 2. A mailako Mirandes kaleratu baitzuen. Kanporaketa Errege egunaren bueltan jokatuko da, urtarrilaren 5, 6 edo 7an. Atzo Haron jokatutako Kopako kanporaketan, bestalde, eibartarren aurrera egin zuten Racing de la Riojari 0-2 irabazita, Pedro Leonek sartutako bi golei esker. Orain arte gutxi jokatu dituzten jokalariak erabili zituen atzokoan Mendilibarrek eta partidua kontrolatuta izan zuten denbora guztian, errioxarrek Yoel atezainaren inguruetara gerturatzeko aukerarik ere ez zutelako izan.
Domeka gauean jokatuko du Eibarrek jardunaldi honetako bere norgehiagoka, Real Madril aurkari handia aurrean duela. Ipuruan jokatu beharreko partidua 21:00etan hasiko da eta eibartarren arazo nagusia konfiantzazko defentsa osatzean egongo da, Bigas min hartuta dagoelako eta Esteban Burgos zigortuta. Hala ere, orain dela bi urteko 3-0 gogoratuz eibartarrek itxaropentsu ekingo diote zailtasun handiko norgehiagoka horri.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »