Datorren domekan SmartBank Ligako jardunaldian Eibar FT-k Granadan jokatu beharreko partidurako sarrerak jarri zituen salgai atzo, 25 eurotan. Partidua arratsaldeko 18:30ean jokatuko da bertako Nuevo Los Carmenes estadioan eta sarrerok salgai daude Orsaixan Eibar FT-ko dendan, goizeko 09:30etik aurrera. Sarrerak izendunak dira eta eskuratzeko unean bertaratuen izen-abizenak eta NANa aurkeztu behar dira. Salmenta eguenean, etzi, 13:30ean amaituko da.
#eibar#Eibar KEGranadasarreraSarrerakSD Eibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak