Eibar FT-k 58’4 milioi euroko aurrekontua onartu zuen atzo denboraldi berrirako

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar FT-k 58’4 milioi euroko aurrekontua onartu zuen atzo denboraldi berrirako
ETA KITTO 2020, Abe 04

Klubaren historiako lehenengo Batzar telematikoan akziodunen onarpen osoa jaso zuen Eibar FT-ko zuzendaritzak azken denboraldiko kontuei dagokienez: aldekoak 10.339 boto izan ziren, 47 aurkakoak eta 11 abstentzio egon ziren. Pandemiaren biktimen aldeko minutu bateko isiltasun tartaerekin hasi zen Akziodunen Batzar Nagusia eta, kontuei erreparatuz, azken denboraldiko irabaziak 12’6 milioi eurotan geratu ziren, 20 milioi aurrikusten zirenean.

Sarreretan %10eko jaitsiera eman bada ere, azkenean 58’4 milioi euroko aurrekontua onartu da denboraldi berrirako, eta hor kontuan hartu dira uztailean jokatutako zazpi partiduei dagozkien 7’9 milioiak. Modu batean edo bestean, irabaziak 5’5 milioi eurokoak izango direla aurrikusten da, zergak ordaindu aurretik.

Azken puntu horri lotuta, Amaia Goroztiza presidenteak mezua bidali zion Diputazioari Gipuzkoan klubak betetzen duen rola erreibindikatzeko. 24 milioi euro ordaindu zituen klubak zergetan 2019an, hilabetero 200 nominei aurre egiteaz gain; bestalde, 100 milioi ordaindu du zergetan Eibarko klubak 1. Mailan diharduen zazpi denboralditan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »