Eibar FT-k Arrate eskubaloi taldea gogoratzen du bere bigarren ekipamenduan

Eibar FT-k Arrate eskubaloi taldea gogoratzen du bere bigarren ekipamenduan
2020/07/23 09:29
eta kitto!
Mende honetako lehen hamarkadan Asobal Ligan denboraldi bikainak burutu ondoren, 2011ko abuztuan zorrari ezin aurre eginez desagertu zen eskubaloi taldeak keinua jaso du Eibar FT-k aurkeztu berri dituen ekipamenduetan. Eibar FT-k guztiz aldatu du bigarren eta hirugarren ekipamenduetako diseinua, eta bigarrenean (Arrateko jokalariek zeramatzaten antzera) zuri kolorea da nagusi,diagonalean zeharkatzen duen marra gorri-urdinarekin batera. Hirugarren ekipamendua, bestalde, beltza izango da. Guztietan jarraitzen da nagusitzen Avia babesle nagusiaren izena.