Eibar FT-k bolada onari jarraipena eman nahi dio gaur Betisen aurka

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar FT-k bolada onari jarraipena eman nahi dio gaur Betisen aurka
ETA KITTO 2019, Urr 04

Azken bi partiduak Ipuruan Sevilla eta Celtaren aurka irabazi ondoren, Eibar FT-k Betisen zelaian jokatuko du gaur 21:00etan. 6 puntu jarraian lortuta, Jose Luis Mendilibarren taldea moral askorekin joan da Sevillara eta konfiantza handiz ekingo dio partiduari. “Ondo gaude, gogotsu eta konfiantzarekin. Gure jokoa egiteko ongi datorkigun aurkaria da Betis. Neurketa ona izango da, irekia. Bi taldeek aukerak izango ditugu”, adierazi zuen atzo prentsaurrekoan zaldibartarrak.

Entrenatzaileak Burgos, Correa eta Coteren bajak ditu, baina Sergi Enrich aurrelaria deialdira bueltatu da. Talde armagina sailkapeneko 11. postuan dago 8 punturekin, Betisek bezela.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »