Eibar FT-k Cadiz izango du aurkari gaur etxean lehen partidua irabazteko asmoz

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar FT-k Cadiz izango du aurkari gaur etxean lehen partidua irabazteko asmoz
ETA KITTO 2020, Urr 30

Gaur 21:00etan jokatuko da LaLigako 8. jardunaldiko partidu aurreratuan Eibarren eta Cadizen arteko neurketa. Andaluziarrek eibartarren bidetik hasi dute denboraldia eta puntu gehiago eskuratu dituzte kanpoan jokatutako partiduetan Carranzan jokatutakoetan baino; horren adibide da San Mamesen eta Valdebebasen lortutako garaipenak, Athletic-en eta Real Madrilen aurrean. Sailkapenean 6. postuan daude andaluziarrak eta 11.ean eibartarrak, euren artean hiru puntu besterik ez dauden honetan.

Mendilibarren mutilek norgehiagoka bereganatuta LaLigara talde igoberria harrapatuko lukete sailkapenean. Eibartik pasatutako Ivan Alejo eta Nano Mesa daude Cadizen, orain arte minutu askorik ez badute izan ere. Eibarrek, bestalde, lau baja ditu gaurkorako: lehendik lesionatuta zeuden Cote, Cubero eta Reciori Pedro Leon gehitu zaie, gihar-haustura izan duelako. Eibarrek orain arte bi partidu irabazi ditu, beste bi berdindu eta hiru galdu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »