Eibar FT-k "Ezina eginez" Su ta Gar-en abestia aurkeztu du gaur eta dagoeneko entzungai duzue

Eibar FT-k "Ezina eginez" Su ta Gar-en abestia aurkeztu du gaur eta dagoeneko entzungai duzue
2019/09/06 10:44
eta kitto!
Eibar FT-k eta Su ta Gar musika taldeak elkarlanean sortutako abestia aurkeztu dute gaur. Proiektua orain dela urtebete hasi zen lantzen, Eibar FT-ko jarraitzaile gazteenak foball taldetik gertuago sentitzeko helburuarekin. Aitor Gorosabel bandaren liderrak egin ditu abestiaren bai letra eta baita musika ere, eta Eibar FT-ko hainbat ordezkarik kolaboratzen dute: lehen taldeetako jokalariak, harrobiko eta foball eskolakoak eta Garmendia eta Bixente moduko jokalari-ohi ilustreak. Abestiak ez du Eibar FT-ren gaur egungo himnoa ordezkatuko; bere funtzioa Eibar FT-aren inguruan gero eta zale gehiago biltzea izango da.

https://www.youtube.com/watch?v=TwkycxyZSjI&fbclid=IwAR2wMvNe6LY1XROnBPjf8r6j8_7UJbvl8JzXaDz0B9oEjoFy7GdBpL-LXOc