Eibar FT-k garaipena lortu behar du gaur ligan bizirik jarraitzeko

Eibar FT-k garaipena lortu behar du gaur ligan bizirik jarraitzeko
2021/04/22 eta kitto!
Eibar FT-k taldeak Granadaren etxean jokatuko du gaur, 21.00etan. Hil ala biziko partidua izango da Mendilibarrentzat, garaipena lortu ezean ia mirari bat behar izango duelako Lehen Mailari eusteko. Gorriurdinak sailkapenaren azken postuan daude eta bost puntutara dute salbazioa.

Eibarrek 14 partidu daramatza garaipena lortu gabe eta hondoa jo du sailkapenean. Gainera, Atletico de Madridek jipoitu egin zuen azkenengo partiduan, 5-0eko emaitzarekin.

Mendilibarrek Bryan Gil berreskuratu du Granadaren aurkako partidurako eta Sergi Enrich laga du etxean arrazoi teknikoengatik, eta Muto, Correa, Expósito eta Bigas arazo fisikoengatik.