Eibar FT-k Ibizan jokatuko du gaur atsedenik gabeko astearen barruan

Eibar FT-k Ibizan jokatuko du gaur atsedenik gabeko astearen barruan
2022/10/13 eta kitto!
Eibar FT-ko gizonezkoen lehen taldeak atsedenik ez du aste honetan, bai gaur eta baita astelehenean ere partiduak izango dituelako zain. Biak, gainera, kanpoan jokatu beharko ditu. Bidaiek ez badiete mesede handirik egingo ere, orain arte lortu ez duen kanpoan hiru puntuak eskuratzeko aukera bikoitzaren aurrean izango dira. Palladium Can Misses-en jokatuko den gaurko partidua 19:00etan hasiko da. Handik bueltan, bestalde, Gaizka Garitanoren taldea bihar eta etzi entrenamendu lan-saioak izango ditu Atxabalpen, goizeko 11:30etik aurrera. Astelehenean izango dute hurrengo partidua, astelehenean El Molinon zelaian gaueko 21:00etan hasiko den norgehiagokan. Bezperan, domekan, aurreko azken lan-saioa egingo dute Xixongo El Mareon, 18:30ean hasita.