Eibar KE-k lidergoa berriro jokoan izango du datorren domekan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar KE-k lidergoa berriro jokoan izango du datorren domekan
ETA KITTO 2023, feb 07

Herenegun bezala, datorren domekan ere Yerai Martinek zuzentzen duen emakumezkoen taldeak eguerdiko 12:00etan izango du hurrengo partidua. Eta, herenegun bezala, liderarrekin lehiatu beharko du. Herenegun Eibar KE-k 1-0 irabazi bazion Deportivo Abancari, horrela sailkapenaren gorengoan talde galiziarra harrapatzeko, oraingoan lidergora igo den Bartzelona B taldeari egingo diote bisita armaginek Joan Gamper zelaian. Kataluniarrek Cacereñori irabazi zioten azken jardunaldian eta, horri esker, lider berriak dira; hori bai, eibartarrekin eta galiziarrekin berdinduta.

Ane Camposek 21. minutuan sartutako gola nahikoa izan zen Unbenjokoan zeuden hiru puntuak etxekoentzat izateko, baina Geraldyne Saavedrak bigarren gola ere barkatu zuen falta jaurtiketa on batekin. Bigarren zatian oso antzera aritu ziren bi taldeak eta Eibar KE-ren atean ez zen arrisku berezirik izan.

Atzo eguerdian Ipuruako anexoan izandako lan-saioaren ostean, gaur atseden eguna izango dute eibartarrek. Hurrengo egunetako lan saioak honela banatuko dituzte: bihar, 11:45ean Ipuruako anexoan; eguenean, 11:45ean Unben; eta barixakuan, 10:30ean Unben. Zapatuan bidaia egingo dute Bartzelonara.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »