Eibar FT-k Mirandes hartuko du gaur Ipuruan (21:00) goiko postuei eusteko asmoz

Eibar FT-k Mirandes hartuko du gaur Ipuruan (21:00) goiko postuei eusteko asmoz
2022/10/10 15:34 eta kitto!
Asteburuko emaitzak lagun izan ditu Garitanoren taldeak eta, Mirandes sailkapeneko azkenaurrekoaren aurrean gaurko hiru puntuak eskuratuta, jauzi polita egin dezake bigarren posturaino. Partidua gaueko 21:00etan jokatuko da eta, Joseba Etxeberriak entrenatzen duen taldeak liga hasiera kaskarra izan duenez, faborito argiak dira eibartarrak, “nahiz eta inoiz ez da komeno konfiantza larregi izatea”.